| ESKOLARTEKO
NARRAZIOEN RSME-ANAYA 2007 LEHIAKETA
(Eskolarteko
Narrazioen III DivulgaMAT Lehiaketa)

 
LEHIAKETAREN HELBURUA
Lehiaketaren helburua matematika gazteen artean
ezagutaraztea da, zientzia honekiko, bere historia
eta protagonistekiko haien interesa sortuz.
Era berean, gazteen artean, alegia gizartean,
matematikak giza historiaren eta kulturaren
zati direla zabaldu nahi da.
Lehiaketan parte hartu nahi
duenak fikzioko ipuin bat idatziko du, matematika-emaitza
batean, zientziarekin zerikusia duen pertsonaia
batengan, matematikak loratzen diren egoera
batean oinarrituta… Gai
hauetako bat erakutsi nahi da, ipuinaren egilearen
begirada kritiko eta irudimenezkoaren bidez.
SARIAK
Bi lehen Sari ezartzen dira,
750 eurotakoak eta hiru Akzesit, bana 15 liburuko
lotekoa.
LEHIAKIDEAK
2007ko abenduaren 31an 12
urte baino gehiago eta 18 baino gutxiago duten
gazteek parte har dezakete.
LANEN EZAUGARRIAK
Ipuina orijinala izango da eta argitaratu
gabea, ezein literatur lehiaketetan aurrez
saritu gabea, ezta ezingo da lana aurkeztu
beste edozein lehiaketara hau martxan dagoen
bitartea.
Lanak, aukeran, DIN A4 formatuko orrietan
aurkeztuko dira, alde batetik soilik idatziak.
Idazlanaren luzera ez da bost orrialde baino
gehiagokoa izango, lerro arteko tartea bikoitza
izanik. Testuak eskuz idatziak izan daitezke,
baldin eta letra irakurgarria bada. Lehiakide
bakoitzak ipuin bakarra aurkez dezake.
Ipuinak Estatutako edozein hizkuntza ofizialetan
idatziak izan daitezke.
AURKEZTEKO
EPEAK eta LEHIAKETAREN EBAZPENA
Lanak honako helbide honetara igorriko dira
Raúl Ibáñez
Torres (EMEEko Zabalkunde Batzordeko Lehendakaria)
Matematika
Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea,
Euskal Herriko Unibertsitatea
644 PK., 48080
Bilbo,
2007ko abenduaren 31a baino lehen.
Ez da egilearen izenik idatziko ipuinean.
Aparteko gutunazal itxi bat atxikituko da,
kanpoaldean, ipuinaren titulua eta landu den
matematika gaia. Barrualdean, ipuinaren titulua,
egilearen izen-abizenak, helbidea, jaiotze-data
eta telefonoa idatziko dira.
2008 urtarrilaren 10ean, jasotako lanen zerrenda
argitaratuko da, eta 10 eguneko epea irekiko
da, azaltzen ez direnak, komenigarri ikusten
duten erreklamazioa egiteko
Irabazle suertatuz gero, idazleak sari banaketarako
antolatzen diren ekintzeta gonbidatuak izango
dira.
EPAIMAHAIA
Espainiako Matematika Errege Elkarteak berak
espezialitate askotako irakaslez eta arituez
osatutako epaimahaia izendatuko du eta haren
ebazpena apelaezina izango da.
Oinarriotan ikusita ez dauden gorabehera guztiak
epaimahaiak erabakiko ditu. Inolaz ere lehiaketa
irabazleerik gabe gera daiteke.
Lehiaketaren ebazpena 2008ko martxoaren 15
baino lehen egingo da publiko DivulgaMAT (www.divulgamat.net)
eta EMEE (www.rsme.es)
atarietan.
Aurkeztutako originalek ez dira itzuliko, bai
gorde edo desegin daitezkeela jakinaraziz.
ARGITALPENA
eta ARGIRATZEA
Espainiako Matematika Errege Elkarteak, beharra
ikusiko balu, lehengo sarien eta akzesit-en
argiratze-eskubidea gordetzen da, baita, epaimahaiak
erabakitzen dituen lehiaketara aurkeztu diren
narrazioen argitaratzearena ere.
Aipatutako argitaratzea Grupo Anaya, S. A.-rengandik
bakarrik egin ahal izango da liburu itxuran
edozein formatuan, eta talde honen edozein
bildumatan, edozein hizkuntzetan ( bereziki
Espainian ofizialak direnetan), hizkuntza bakarrean
edota gehiagotan, nahi diren itzulpen guztiak
egin ahal izango direlarik. Hizkuntza bakoitzeko
argitalpen bana egin ahal izango da, baina
hizkuntza desberdinetan egindako argitalpenak
ere onartuko dira. Testuen itzulpenei dagokienean,
askatasun osoa eskeiniko da, eta era berean
argitaratu ahal izango dira hizkuntza originalean
eta itzuli beste hizkuntzetara argitalpen bakoitzetik
20.000 ale arte, behar diren berrinprimatzeak
egin ahal izanik aurretik aipatutako ale kopurua
kontutan harturik, merkaturatze, sustapen,
saltze eta argitalpen askatasun osoa izanik,
eta mundu osoan, 10 urteko epearekin epaimahaiaren
epaitzaren jakinarazpenaren azken egunetik
hasita.
Grupo Anaya, S.A.kontratu honi baimendutako
edozein esplotazio-modalitatean argitalpenaren
argitaratzeari eta sustapenari dagozkion xedeetarako,
narrazioaren egileen izena eta irudiak erabili
ahal izango dira, bai eta argitalpen-lanaren
garapenean beharrezkoak diren narrazioen eta
egileen datuak ere.
Narrazioen egileek, emandako lanen erabilera
baketsua bermatzen dute, baita hirugarren pertsonen
eskubideen aurka ez dutela egiten ere. Argitaratutako
narrazioen egileei argitaratzearen 3 ale bidaliko
zaizkio.
Oinarri hauen betetzerako eta garapenerako
beharrezkoak diren jabetza intelektuala eta
industriala eskubide guztiak emanak bezala
ulertzen dira
Argitaratze honen esplotaziaoan
lortutako ondasunak hurrengo lehiaketaren antolaketarako
eta sarietako erabiliko dira.
OINARRIEN ONARPENA
Lahiaketan parte hartzeak
oinarri hauen baldintza guztiak onartzen direla
suposatzen du, argitalpena eta argitaratze
barne, baita epaimahaiaren erabakia eta epaitza
ere, eta guzti hauek betekizun beharrik gabe.
IZAERA
PERTSONALEKO DATUAK
Era boluntarioan lehiaketara bidalitako izaera
pertsonala duten datuak era konfidentzialean
hurrengo hauen fitxategi autamatizatuetan erabili
ahal izango dira
- Espainiako Matematika Errege Elkarteko,
28040 Madrilgo, Konplutense etorbidea, z/g,
Unibertsitate Konplutenseko, Matematikako Fakultatea,
525 bulegoa, helbidea duena
- GRUPO Anaya S.A.,(elkarte unipertsonala)
28027 Madrilgo Juan igancio Luca de Tena, 15
helbidea duena
era konfidentzialean, beti ere lehiaketan
azaldutako parte hartze, kontrol, garapen eta
jarraipen baldintza guztiak betetzeko xedearekin
soilik, eta inoiz ez beste helburu batekin.
Ez zaizkie hirugarren pertsonei jakinaraziko,
eta Izaera Pertsonaleko Datuen Babesean, abenduaren
13ko 15/1999 legeak, adierazten duen obligazioa
eta segurtasun neurriak izaera pertsonala duten
datuengan oinarrituko da, bai eta, ekainaren
11ko 994/1999 Errege-Dekretuak onartutako bere
Arautegia ere, Gizarte-Informazioaren eta Komertzio
Elektronikoaren Zerbitzuaren (LSSI) 34/2002
Legean zehaztutako edukien betetzea ere.
Eskuratze, zuzenketa, oposizio eta baliogabetze
eskubideak, 15/1999 Legean eta bere Arautegian
azaldutakoarekin bat egin ahal izango dira posta
ziurtatu bidez eta N.A.-ren kopia bat gehituz.
Honez gain, adin txikikoen kasuan, gurasoen edo
tutorearen N.A.-aren kopia aurretik azaldutako
helbideetara igorri beharko dira.
ARGIBIDEAK
Gainerako edozein argibide nahi izanez gero,
honako hau da harremana ribanez@divulgamat.net.
Interneteko orria: www.divulgamat.net |